XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Dabid: Jainkoa beti Jainko dago; eta, gero, horien antolatzea ez da gure egitekoa.

(Kantuz)
Jauna dut artzain:
ez naiz egonen beharrean
.

Hau loria!
Zer gainetarat nerabilan,
Hau bizia!.

Bigarren ager-aldia Aminadab: (Dabid-en anaia. Hatsantua heldu).

Zer ari zarezte? Ardiak zaintzeko partez, kantuz errepiketan?.

(Joab eta Elimaz-i): Utz nezazue anaiarekin buruz buru.

Joab: Ez zozula gaizkirik ez erran, ez egin: artzain langilea da zuen Dabid.

Aminadab: Hail hortik hi, mukitsu.

Bazakiat ba neronek zer nor den gure Dabid.

(Joab eta Elimaz badoatzi marmarika).

(Dabid-i): Samuel profetak igorria nuk.

Gure etxeko seme guziak ikusi aintzin, ez dik egin nahi ez opari ez bazkari.

Dabid: Bainan... ez ote zinezten zazpiak han?.

Aminadab: Bai, zazpiak erakutsi ziozkak aitak bederazka: eta, bakotxari begietan begiraturik, erran dik: Ez hau; ez hau.

Eta azkenean: Ez ote duzue bertze semerik? - Bai gazteena, artzain dagona.

Etor dadila: hura agertu aintzin, ez dugu ogirik hartuko.

Dabid: Bertze zazpiak ez baditu gustukoak, zertako ikusi behar nau ni?.

Ardiak erditzen hasi zaizkit; ez ditut gaur uzten ahal....

Aminadab: Ez has orai zinkurinaka. Haugi!.